Nazabal eta Bihurrik irabazi zuten otsailaren 3, igandean Abadiñoko probalekuan ospatu zen San Blas txapelketa.Bihurri eta Nazabalek osatutako bikotea, Larretxea eta Zelairen aurretik gelditu zen 8 enborreko lanean 50 segunduko diferentziaz, hauek hasieran aurreratuta ibili baziren ere. Hirugarren tokia Lopez-Azpilikueta eta Flores bikotearentzat izan zen, eta bi minutu gehiago behar izan zuten lana bukatzeko. Abadiñoko probalekua lepo beteta egon zen 1000 ikusle baino gehiagorekin.