Telebistako kamara eta jendetzaren aurrean, lagunez inguraturik, Bihurrik 22’22” y 878 aizkora kolpe behar izan ditu 2,52 metrotako pago enborra mozteko.
Errekorra Berrizko polikiroldegian lortu du eta federazioko epaileek zertifikatu dute.
Egindako lanaren ondoren, Bihurri oso pozik azaldu da, azkenaldian lan, ordu eta lo asko kendu bait dio errekor honek. Hala ere merezi izan du egindako lan guztiak.
Erakustaldi berdinean Goenatxo IIa eta bere semeak harriekin ikusi ahal izan ditugu, eta baita Bihurriren seme Hodei Ezpeleta enbor bat mozten.
Gehiago ikusi nahiz gero: