Uztailak 22an ospatu da Errenterian bigarren Madalen jaietako aizkora txapelketa. 10 enborretan zegoen jarrita lana eta Larretxea – Bihurri bikoteak irabazi du.
Ondoko bikoteek hartu dute parte:
- Olasagasti – Flores
- Lopez Azpilikueta – Agite
- Larretxea – Bihurri
Proba nahiko berdindua hasi den arren, lanaren erdialdera Larretxea eta Bihurrik osatutako bikoteak gogor jo eta aurrea hartu ahal izan du. Lana 32 minututan bukatu dute eta bigarrenei hiru minututik gorako diferentzia atera diete.